
MUGAZ-GAINDIKO JARDUNALDIAK
JOURNÉES D'ÉTUDES TRANSFRONTALIÈRES
JORNADAS TRANSFRONTERIZAS
Urriaren 16 eta 17an - Baionan eta Donostian
MUGA JAN EDO ELIKATU? ELIKADURA MUGALDEAN, BERTAKOA URRUNEKOA DENEAN.
LA FRONTIÈRE NOURRICIÈRE : S’ÉLOIGNER OU SE RAPPROCHER POUR S’ALIMENTER ?
LAS FRONTERAS DE LA ALIMENTACIÓN: ¿ACERCARSE O ALEJARSE PARA ALIMENTARSE?
Hausnarketa, muga eta elikadura ardatz
Margot Riem (UPPA) eta Elena Casiriain (EHU) doktoregaiek proposaturik Garapen Kontseilua eta Pyrène Euro-Institutoa elkartu dira bi eguneko jardunaldi hauei forma emaiteko.
Mugaldeko laborantza eta elikaduraren erronkei buruzko gogoeta eta hausnarketa kolektiboa izanen da, arlo desberdinetako ikuspegiak nahasiz: zein eragin ote du mugak gure elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko momentuan? Muga, baliabidea izan ote daiteke tokikoa eraikitzeko orduan? Euskal eremuaren eskalan elikadura sistemaren antolatzea, aterabide bat ote da eredu jasangarriaren pentsatzeko?
Ikerleak, lurraldeko eragileak, proiektu eramaileak eta sortzaileek partekatuko dituzte beren gogoetak euskarri desberdinen bidez.
Hiru hizkuntzetan emanen dira: euskaraz, gazteleraz eta frantsesez bat-bateko itzulpenarekin.
Urriaren 16a, osteguna Baionan iraganen da UPPAn, eta biharamuna, urriaren 17a, ostirala Donostian EHUko Santamaria eraikinean. Online segitzeko aukera eskainia izanen da.
Informazio praktikoak
Urriaren 16a, osteguna Baionan: 8, allées des Platanes, Errobiko kanpusean, Unibertsitatean. Entzunaretoa bigarren solairuan da, CDRE laborategiaren ondoan
[Helbide zehatza](https://maps.app.goo.gl/7HQxYrPsPf9W1Nvb7){.newtab}
Urriaren 17a, ostirala Donostian: Elhuyar plaza, EHUko Santamaria eraikineko entzunaretoan.
Sarrera: [https://maps.app.goo.gl/CKGC25DoqNxhpWP6A](https://maps.app.goo.gl/CKGC25DoqNxhpWP6A)
Lotzen edo zatitzen, aukera edo arrasta, zein eragin ote du mugak, elikadurak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko momentuan? Nola pentsatu elikadura sistema bideragarria mugaz-gaindiko eremu batean, lurraren mugak zainduz?
Urriaren 16a, osteguna – Baiona, CDRE laborategiko entzunaretoan, UPPA - 9:45-19:30
Elikadura mugaldean
Egun honen funtsa izanen da lekuko eta nazioarteko dinamiken arteko tentsioa lantzea. Landuko du zertan mugek (fisikoak, politikoak, kulturalak) elikadura sistemengan eragina duten. Muga: bertokiratzeko arrasta edo aukera? Baliabide estrategikoa izan ote daiteke lekukoa eraikitzeko era berri batez?
9:45-10:00: Sar-hitza
10:00-10:15: Sarrera bi bozetan - Margot RIEM CDRE (UPPA) / Elena CASIRIAIN GAIT (EHU) / LISST-CAS (UT2J)
10:15-10:30: Ana BARANDIARAN DEL OLMO, INTIA: “Lekuko, kalitatezko elikadura ekologikoa, mugaz-gaindiko ostalaritza kolektibo jasangarriarentzat”
10:30-12:45: 1. Mahai-ingurua: “Jasta Muga: bertakoa globalizazioaren garaian”
Mugatik at: nazioartekoa, tokikoa egiteko estrategia bat?
Joko araudiari begira: zein bizipen egunerokoan?
14:30-15:30: Hitzaldia: “Mugako kontsumoa, geografiaren ikuspegitik. Erronka bereziak elikadurari doakionez?”
Nicolas LEBRUN, Geografoa, Erakaslea Picardie Jules Vernes Unibertsitatean eta Artois-eko Unibertsitatean eta “Habiter le Monde” Ikerketa Zentroko Kidea.
15:30-16:30: 2. Mahai-ingurua: “Mugaldean jan: auzoko salda beti hobea?”
Zein joera berezi mugan, elikatzeko?
Elikadurak, erakartzeko gaitasuna ote du mugaz-gaindiko lurraldeentzat?
16:30-17:00: Ondorioak
Pentsamendu bisualarekin eraman lanaren aurkezpena - Efflam CAPLAIN (fazilitatzaile grafikoa)
Ondorio literarioa - Laurent PLATERO (idazle independentea)
17:30-19:30: “Xuritik edo gorritik? Arnoak, mugari tiro?”
Saio hau ez da online segitzen ahalko. Filma frantsesez izanen da. Solasaldia hiru hizkuntzetan segitzen ahalko da.
« Château Pékin » filmaren proiekzioa - Boris PÉTRIC, Antropologoa, CNRS, Norbert Elias Zentroaren Zuzendaria
Solasaldia Biba Ardoak elkarteko Arturo VILLANUEVA ARTEAGArekin.
Urriaren 17a, ostirala – Donostia, Santamaria Eraikineko Entzunaretoa (EHU) - 9:00-14:00 Elikaduraren mugetan
Bigarren egun honekin, gure elikadura sistemak berriz pentsatzeko hausnarketa eginen da: elikadura bat lurraren mugei kasu egiten duena, erran nahi baitu lurra zaintzen duena, tokikoa dena, elkartasuna eta lurraldea bizirik mantentzen dituena.
9:00-9:15: Sar-hitza
9:15-10:15: Hitzaldia: “Mugaz gaindiko agroekologia: elikadura burujabetza eraikitzen”
- Mirene BEGIRISTAIN ZUBILLAGA, Ekonomian Doktorea, GEZKI Institutoko Kidea (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua - EHU)
10:15-11:15: 3. Mahai-ingurua: “Lur hilak gosea dakar: elikadura zaintzeaz”
Nola lotu hurbiltasuna eta bideragarritasuna, mugaldeko elikadura sistema berpentsatzeko?
Elikadura, lurraren mintzaira?
11:45-13:30: 4. Mahai-ingurua: “Lurrari bizia zor: lurraldea eta elikadura solasean”
Hurbil edo urrun? Mugaldeko elikadura berriz pentsatu
Elikadura, lurraren mintzaira?
13:30-14:00: Ondorioak
Pentsamendu bisualarekin eraman lanaren aurkezpena - Pernan GOÑI (pentsamendu bisuala egilea)
Klownklusioak - MAGMA MIA! Beatriz EGIZABAL

Se connecter pour commenter.

Commentaires