Muga

"Gu herrialde estuan sortu ginen" dio kantuak. Euskal lurraldeak aipatzen dira maiz, zatiketatik. Berdin ezagutzen ote ditugu Getxo, Oiartzun, Tutera eta Gabadi? Mugaldean ibiltzean, kontrola sistematikoa kendu denetik, beti eta harreman gutiago dela Iparralde eta Hegoaldearen artean entzuten da. Nola hortaratu ote gira? Mugaz-gaindiko lankidetza aukera bat ote da euskaldun bezala leku baten aldarrikatzeko munduan? Iparralde/Hegoalde, Mendebalde/Ekialde, nundik begiratzen dugu gure lurraldea? Euskaraz muga deuseztatzen da, korrika eginez aldarrikatu zen bezala. Alta, kontraerran batean zepoan erortzen gira eta gezurrezko muga egiazko bilakatzen da. Mugak hausteko gaitasuna, ipuruan bizitzeko joera, Euskal Herria, harrera herri gisa mantentzeko, nola egin?

Eta zuk? Nola irudikatzen duzu muga 2040an?


Galdetegiari erantzun, Iparralde 2040 egitasmoari zure ekarpenaren egiteko gisan!


Hemendik!

Gogoetak sakontzeko


image Capture_decran_20250716_a_22.07.54.png (71.0kB)
Mugak, zeharkatzea eragiten dute… Bidasoan, historian zehar ikusi dugu. Zauriak eragin ditu, aztarnak utzi, memoria bizirik eta segitzen dugu hortan… Bortizkeria, heriotza eta elkartasunaren artean xoratzen. Etxean odola dariola, herria gorpuzten.

Axut! Konpañiaren "Bidasoa mintzo" egitasmoan, ibaia zeharkatzen dugu behin eta berriz, lekukotasunak entzunez

Hemendik!

Egunerokoan zeharkatzen dira mugak, bestearengana joaitean. Hurbileko horiek urrun mantentzen dira eta urrunekoak hurbiltzen, mugak pasatu edo ez erabakitzen denean.

Zelaieta, Edu, 2004, "Hurbilekoak", Mugaldekoak, Susa.


image Capture_decran_20250716_a_22.14.58.png (2.2MB)
Euskaldun bezala bizitzea gaur, etengabe mugaren esperientziaren egitea da: Iparralde eta Hegoalde artean edo Ekialde eta Mendebalde batean artean, euskaldun denaren eta ez denaren artean, hizkuntza mugei konfrontatzea, gure arteko desberdintasun finenetara jotzea, amorrua senditzea, sutan jartzea... intimitatetik herria bizitzearen seinale?

Eusko Ikaskuntzak eraman "Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu" ikerketaren emaitzak

Hemendik!
image Save_the_Date_Journee_detude_transfrontaliere.png (0.6MB)


Zuk ere zure ekarpena egin


Eduki gehigarriak ekarri

Hemendik!
Gogoeta kolektibo bat antolatu

Hemendik!
Galdezketa bati erantzun

Hemendik!



Commentaires