Lurraldetasunaz bi hitz
Gogoeta hau Eusko Ikaskuntzak antolatutako Mugaz-gaindiko Uda Ikastaroetan eramandakoa da. Garapen Kontseilua gomitatua zen lurraldetasuna eta euskal nortasunari buruzko hausnarketa baten egiteko.
Honen aztarna bat aurkituko duzu hemen. Kurtso hori 2025.07.02an eman zen, “Euskal nortasuna(k) XXI. mendeari begira: 2050 helburu” izenburua zuen.
Garapen Kontseiluak eramaiten duen Iparralde 2040 eginkizunean, lurraldearen nozioa erdigunean jartzen du. Zer da lurraldea? Zer da Iparraldea? Lurralde proiektu bat muntatzerakoan, zein lurralde mota eraikitzen ote dugu?
Nahiz eta Iparraldean kokatu, bizipenetan oinarritzeak, instituzioen mugetatik haratago joaitea suposatzen du bai edo bai. Jendea ez da instituzioen mugen barnean bizi baitezpada. Lurraldea, nozio lausoa da egia erran. Iparralde 2040en baitan, baitezpadakoa da ondorioz, bizitzen den lurraldeaz mintzatzea, auzoekin diren harremanak kondutan hartzea eta ez finkatzea lurralde bat.
Euskaldun bezala, Hegoaldearekin bizi gira normalki Iparraldean, Euskal Herriaren lurraldea kondutan hartzea naturalki heldu da beraz. Bainan hau ez da denendako egia. Euskaldun ez direnak, hots euskararen lurraldean bizi ez direnak, Hegoaldeari kasurik egin gabe bizitzen ahal dira edo Espainiarekin batera behar bada? Lurralde bat ez da sekulan finkoa beraz.

Proiektuak bai, politikak ere bai: perimetro bat eman behar zaie eraginkortasun bat ukan dezaten. Bideragarri izan daitezen, definitu behar da zein lurralderen baitan eramanen diren. Eta horrek eragina du egunerokoan: eskaintzen diren zerbitzuak edo ez direnak, aldatzen ahal dira lurralde administratiboen arabera. Hala ere, bizipenetatik begiratuz, ohartzen gira beti mugak gainditzeko gaitasunak badirela. Gehiago edo gutiago, baina gaitasuna bada. Egia erran, dependitzen du gehiago zein espazioaren irudimen emaiten den ikustera. Hau etxetik, eskolatik eta bizian zehar, ikasten, deseraikitzen eta berreraikitzen den zerbait da.
Horrek du interesa Garapen Kontseilutik begiraturik: lurraldea eraikitzen da eta egunerokoan eraikitzen da. Espazio batean ibiliz egunero edo batzuetan, lurralde horren izendatzeko erabiltzen diren hiztegiarekin, emozionalki bizitzen diren atxikimenduekin, buruan biziarazten dugun eremuekin, distantzian mantentzen ditugun harremanekin, egunkarien bidez hurbiltzen ditugun urruneko leku horiek denak, lurralde baten edo beste baten alde egiten dute: hautu bat da. Hautatzeko gaitasun hori badugu, biztanle bezala. Lurraldea ez da bakarrik emana den zerbait.

Gaurko erronkak kondutan hartuz, Iparraldearen hautua egiten du Garapen Kontseiluak.
Ez perimetro bat finkatzeko helburuarekin, 158 herriko perimetroa. Bainan konzeptu bezala. Lurralde irudikapen horrekin sartzeko harremanetan, perimetro horretara bizitzera urtero heldu den milaka pertsonei harrera egiteko, hor hazten diren euskaldunei leku baten egiteko eta batez ere, Iparraldeak, Hegoaldea eskatzen duelako, lurraldea bera, erlatibitatetik bizitzen dela azpimarratzeko. Alde baten apustua egitea, beste alde bat badelaren sinonimoa da. Iparraldea lantzea, bere etorkizuna irudikatzea, beste alde horrekin duen harremana lantzea ere bada. Hau orokortzen da, auzo herrieri oro har, Iparraldea auzoekin harremanean irudikatzen da. Oinarri horrekin, lurralde batean nola elgarrekin bizi galdezkatzea posible egiten da. Denak ez bagira ere leku beretan mugitzen, ez badugu mapa mentala berdina, gure mugak desberdinak badira ere, hauek denak kondutan hartuz, proiektu amankomun bat pentsatzea posible egiten da, ez baitezpada lurraldearentzat, ez da lurralde proiektu bat bere horretan, bainan bere biztanleentzat, bizidun guzientzat.Lurraldetasuna, lurra zainduz
Bizidunak aipatzerakoan, humanoak eta ez direnak aipatzen dira. Hau ere lurraldetasunaren auziaren parte delako gaur egun. Bruno Latour filosofo frantsesak, bere lanetan argi uzten du globalizazioak eta kapitalismoak eraman duen norabideak bere mugak erakutsiak dituela eta ezin dela gehiago segitu bide horretatik, nahi badugu bizi bat segurtatu gerora Lur hontako bizidun guzieri. Bainan denbora berean, erakusten du ere, lurralde finko batean oinarritzeak, lekukoan, hurbilekoan bakarrik ez duela zentzurik eta ez dela jasangarria den lurralde bat. Horrek harritzen ahal du, alta zentzua du. Egia erran, gure lurraldea, munduko beste xokoekin loturan da etengabe. Janzten girelarik, mugikorra erabiltzen dugularik, jaten dugularik, hots bizitzeko oinarrizkoak zaizkigun hainbat behar, munduko beste xoko batzuekin loturan dira. Hauek bertokiratzeko prozesuak sortzen dira eta bidean dira, bainan %100 jasangarria ote da bide hori? Ez du erran nahi horrek globalizazioaren ereduaren zepoan eroriak girenik, bainan inter-dependentzia harremanak eraikiak direla eta ez direla osoki baztertzekoak agian.Lurralde bakoitza, bere mugetan hestea, lurralde jasangarri eta bideragarria bilaka dadin, inguruan duena kondutan hartu gabe, onargarria ote da? Eta kilometro batzuetara, uholde, idorte edo gerla batengatik, lurralde bizigarririk ez dutenak, zer? Beren kabuz ibili? Lurraldeak, inguruan denarekin, Lurraren eskalan denarekin loturan egitea beharrezkoa da. Horretarako, Bruno Latour filosofoak dio hirugarren norabidea bilatu behar dela, Lurraren norabidea, erran nahi baitu zaindu lurraldeak zeintan bizia posible den, Lur honetan diren bizidun guzientzat eta ez batzuentzat bakarrik, besteak hor ez balira bezala jokatuz.
Hau orain arte aipatu den lurraldearen ideiarekin bat dator. Lurralde lausoak pentsatu behar dira, Lurrarekin loturan direnak. Lur zoruak, bizirik behar du, bizia posible egiteko Lur honetan. Bizi horren segurtatzean da erronka, lurraren bizia segurtatzean, horrek sortzen dituen dependentzia harreman guziak kondutan hartuz, sare baten gisara. Lurralde bat zeintan biztanleak harremanetan diren auzoekin, kanpotik heldu direnekin, humano ez direnekin eta lurrarekin, hots etengabe aldatzen den lurralde bat eta batez ere gure pribilegio egoeratik, gerla edo istripu naturala ez zaiguno tokatzen, harrera herri bezala. Etorkizunari begira, kolektiboki begiratzeko, gakoak.
Se connecter pour commenter.

Commentaires