CDPBren logoa
Atxikimendu formulariorako QR kodea
Garapen Kontseiluak bere kidetza kanpaina abiatu du.

Izan barnekalde edo kostaldeko biztanle, elkarte edo erakunde profesionala Garapen kontseiluko kide bilakatzen ahal zira. Elkarte hortan parte hartuz, beste jende batzu ezagutuz zure eguneroko bizi eremutik haratago begiratzea proposatzen zaizu. Lurraldean barna bizitzen dena eta erabaki lekuen arteko solasean parte-hartzeko aukera duzu.

Linean atxiki

Girena

Garapen Kontseilua demokrazia partehartzailea pratikatzen duen egitura bat da. Saila ezberninetako eragile sozioprofesionalak eta biztanle engaiatuak biltzen ditu. 1994 urtean sortu elkarteak tokiko instituzio publikoekin aholkulari lana eramaiten du : biztanle, kide eta inguruan dituen partaideekin gogoeta animatuz lurraldearen biharko erronketaz iritziak ekoizten ditu.

Garapen Kontseilua ez da legeak behartzen duelako sortu. Lurraldearen eraikuntza instituzionalaren bidean jendarte zibilaren partehartzearen borondatetik heldu da. Egiten ditugun lanak lurraldean eragiten dituzten instituzio maila guzieri zuzenduak dira (herriak, herri elkargoa, eskualdea, departamendua estadoa mugazgaindiko lankidetza, Europa) eta osagarritasunean lurraldea egunero biziarazten dituzten eragileeri. Gure elkartearen independentzia aldarrikatzen dugu laguntzaile, galdezkatzaile baita ere aldarrikatzaile den boz autonomoa zainduz.

Iparraldearentzat ari gira. Administrazioek finkatzen dituzten mugetatik harat, gaurko eta biharko biztanleentzat eta orohar lurralde hori partekatzen dituzten bizidun guzientzat. Gure ekintza eremuetatik edo interes indibidualetatik haratago, elgarrekin gogoetatzen, atzarrarazten, loturak egiten eta proposamenak luzatzen ditugu. Lurraldeko egiazko biziari errotuak izanik eta demokrazia biziarazten dituzten ezadostasunak onartuz urtez urtez eraiki dugun konfiantza zaintzen dugu egunero.


Bidean diren lanakk

Biltzar nagusia, jendea eskua altxatuz bozkatzen
2024 eta 2025 artean prospektiba parte hartzaile bat eraman du gure elkarteak : elkarteetan, herrietan, eskoletan, eremu publikoetan elkartrukeak antolatu dira. Ehun baino ekintza gehiago gauzatu dira lurralde guzian; 1800 baino biztanle gehiagok parte-hartu dute eta milaka verbatim bildu dira. Dinamik horrek lurraldea bizitzeko manera ezberdinak agertarazi ditu ekintza kolektiboaren aldeko atxikimendu azkarra erakutsiz.
2025eko abendoan Heletan erakutsia izan da lan horren emaitza. 6 hitzen inguruan eraikia da eta 13 fitxa tematikoak argitaratu dira : orientazioa, etxebizitza, elikadura, osasun mentala, zahartzea, elkarteak, ekonomia, berdintasuna, euskara, muga, pesta, hedabideak, demokrazia.
Sei hitzen taula -bizi, harrera egin, zaindu, sortu, engaiatu, elkarlana- lan tresna bat da alde guzietatik garatzen ahal dena : tailer baten animatzeko, politika publiko baten ebaluatzeko, lehentasun baten finkatzeko. Politika hunek bizitza errexten du? Zer nolako harrera eskaintzen du? Bizidunak zaintzen ditu?
Iparralde 2040 ez da argitaratu diren elementuetara mugatzen. Oinarrizko elementu bat agertarazi du: lurraldearen heldutasuna prosesu demokratikoetan. Biztanleek geroari buruzko gogoetan aktiboki parte hartu nahi dute eta elkarlan posibleei buruz gogoetatzen dute etengabe.
Bizi den lan bat da gaurko eta biharko lanak elikatzen dituena. Galdera berriak agertzen dira eta orain arte landu gaiek segitzen dute mahain gainean izaiten. Unibertsitate garapen eskema eta gero klima eta etxebizitza planen inguruko gogoetak eramanen dira. Segitzen dugu ere muga eta mugazgaindiko gaien inguruko gogoeta azpimarratuz berriki LURROLA proiektua POCTEFA europar dirulaguntzari esker Nafarroako gobernuko landa-garapeneko eta ingurumeneko zerbitzua eta Eusko ikaskuntza elkartearekin eramanen duguna ondoko urteetan.


Iparralde 2040 gida Zoom tematikoak

Mintzatu, beti, tirabirak direlarik ere

Jendea bileran

Lurraldea nola ikusten dugun irudikatzeko Zinta dantzaren irudia baliatzen dugu hemen. Dantzari bakotxak zutoin baten kaskoan lotua den zinta bat eskuetan du. Zinta guzien arteko tentsioak du zutoina xuxen atxikitzen. Dantzatuz zintak trezatzen dituzte zutoinaren inguruan eta desegiten dantza alderantziz eginez. Batek askatzen badu tentsioa beste batek konpentsatzen du. Gero eta gehiago izan inguruan gero ta azkarragoa da dispositiboa.

Lurralde baten funtzionamendu demokratikoa hola ikusten ahal da. Hautetsiak, instituzioetan ari diren langileak, lurraldeko eragileak, biztanleak antolatuak edo ez, bakotxak bere indarrarekin eragiten du lurraldearen funtzionamendu kolektiboan. Indar guzien gehiketak du oreka segurtatzen. Garapen kontseiluak, agertzen diren tentsioen inguruko iritziak plazaratuz, denekin herremanetan egonez, oreka mantentzen parte hartzen du.
Garapen kontseiluko kide, partaide eta instituzio kopurua gero eta handiagoa izan gero eta azkarrago atxikitzen du. Kidetza kanpaina hunen helburua da hori da: elkartearekin bat egiten duen edozein pertsona edo egiturak, lurraldean Garapen Kontseiluaren lekuaren indartzen parte-hartzen du.


Kidetza kanpaina : engaiatu

2024-2026 artean 419 kide ditu Garapen Kontseiluak aktibitate sailen ainiztasuna eta lurraldearen soziologia gorpuzten dutenak : 131 biztanle eta 143 egituren ordezkariak (Elkarte egitura sozio profesionalak eta bizi ekonomiko eta sozialak ordezkatzen dituzten egiturak.)
Lurraldeko xoko ezberdinetatik heldu dira kideak kostalde zein eta barnekaldetik eta aktibitate sail guziak ordezkatuak dira : kultura, formakuntza, inserzioa, erakaskuntza, ekonomia, osasuna eta sozial arloa, lan munduko partzuerrak eta sindikatuak, laborantza, arantza eta elikadura, ingurumena, etxe bizitza, kirola… gure lurraldearen bizia parte duen guztia eta bere aberastasuna egiten duena.
Egituren ondoan, herritarrak kideen heren bat dira. Bakotxak bere bizipenen esperentziatik lurraldearen ezagutza ekartzen du : ez da soilik aditueri idekia gure elkartea. Kide bakoitzak elkarteko bizian eta bere ahalen eta mugen arabera, bere heinean, Iparraldearen geroaren gogoetan parte-hartzen du. Garapen Kontseilua bakoitzak eman nahi duenaren araberakoa izanen da.


Kidetza xarta. Garapen Kontseiluko elkarteari kidetuz, iruditzen zaigu:
  • eraikuntza kolektibo, egunerokoa eta hauskorra dela, eta horren erantzukide garela;
  • , desadostasunak barne, hausnarketa komunerako baliabide bat dela;
  • parte-hartzearen berdintasuna eskakizun bat dela: bakoitzak hausnarketa komunean parte hartzeko aukera izan behar du, eta lehenik gure funtzionamenduetan zaintzen dugu hori;
  • , pertsonen, lurraren eta bizidunaren zaintza, gure engaiamenduaren muina dela;
  • euskara eta gaskoia hizkuntza biziak direla, lurraldearen aniztasuna eta aberastasuna pentsatzeko bidea ematen dutenak;
  • lankidetza lurraldean izateko modu bat dela, auzolanetik eta biltzarretatik jasoa eta belaunaldi bakoitzean berrasmatua;
  • Iparralderen adimen kolektiboa gure lehen ondasun komuna dela.
  • lurraldea ez dela finkatutako datu bat bainan taldean egunero eraikitzen den eta zaurgarria den zerbait. Horren ardura denek daukagula;
  • ikuspuntuen aniztasuna, desadostasunak barne, talde gogoetarako baliabidea dela eta ez oztopoa;berdintasuna parte-hartzean betebeharra dela: edonork gogoeta kolektiboan parte-hartzeko gaitasuna izan beharko luke, eta lehentasunez gure funtzionamendu propioetan hori bermatzen dugu
  • jendeen, lurraren eta bizidunen zaintza, jendarte jasangarriaren oinarria eta lurraldearen eta bere biztanleen izenean hartzen dugun engaiamenduaren erdigunean dela;
  • euskara eta gaskoina babestu beharreko ondareak baino, lurraldeko aniztasuna eta aberastasuna ahalbidetzen duten hizkuntza biziak direla;
  • elkarlana ez dela metodo bat besteak beste: belaunaldi bakoitzak berrasmatzen duen eta auzolana eta biltzarren ohituran oinarritzen den lurraldean izaiteko era baizik;
  • Iparraldeko adimen kolektiboa gure lehentasunezko ontasun amankomuna dela.


Garapen Kontseilua bakoitzak eman nahi duenaren araberakoa izanen da.

Kidetzeko: formularioa bete edo gurekin harremanetan sartu cdpb@societecivile-paysbasque.com · 05 59 25 38 90
Kidetzeko KLIK Harremanetan jarri