Iparralde 2040 prentsa oharra deskargatu
Muga, euskara, etxebizitza, berdintasuna, zahartzaroa... Iparralde 2040en Zoom tematiko guziak ezagutu eta deskargatu!
HEMEN!

Iparralde 2040 ,Ipar Euskal Herrian eramandako etorkizuna irudikatzeko urraspide parte-hartzailea da. Bi urtez, 2024ko urtarriletik, 2025eko abendura, ehun bat tailer antolatu dira, 1.800 bat parte-hartzaile batuz.
Etorkizuna irudikatzeko urraspidetik ateratako gogoetak, egunerokoan lurraldeko eragile pribatu zein publiko desberdinek eramandako diagnostikoekin eta zientzia sozialetan eraman ikerketekin kurutzatuz, Iparralde 2040ek gida liburuxka bat sortu du. Liburuxka horri esker, 2040i buruz joaiteko bidea elkarlanean egiteko kondutan hartu beharreko erronkak agerian jartzen dira.

Erabakitzeko lagungarria den tresna da, denek erabili dezaketena, Iparraldean, heldu diren urteetan, gure bizitzeko edo errotzeko, harrera egiteko, zaintzeko eta sortzeko erak elgarrekin pentsatzeko, auzolanean eta bakoitzaren engaiamenduan oinarrituz.
Bildutako materiala guzia, erabilitako baliabideak eta analisi elementuak, liburuxka horren sortzeko erabiliak, plataforma honetan eskuragarri dira. Baliabide horiek denek bilakaera bat bizitzen ahalko dute gerora, lurraldearen bilakaerarekin batera.
Gehiago jakin